Hemen zaude: Hasiera Agenda Gauero

Gauero

Gauero
Noiz 2020/10/17 20:00
2020/10/31 20:00
Non Kontzertu Gela
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Gauero 10 urtetik gorako gazteentzako gaueko aisialdi programa da. Gazteen interesekoak diren gaien inguruan antolatutako hainbat ekintza desberdin burutzen dira: light diskoteka, gau tematikoak, mahai-jokoak, bideojokoak, eskulanak… Jarduera hauek gazte bakoitzari bere identitate pertsonala eta taldekoa eraikitzeko baliabideak emanez, partehartzea eta sormena bultzatuz, eta bere aktibotasuna indartuz burutzen dira, betiere errespetuan oinarritutako aniztasunarekiko begirada positiboa sortuz.
Parte hartzeko beharrezkoa da Ametx-txartela Gazte Txoko Txartela edo Gazte Karneta bezala aktibatuta izatea. Larunbatero ospatzen da, 20:00-23:00 ordutegian, eta burutzen diren jarduerak doakoak dira.

 


Hemen duzu Gauero programaren barruan burutzen diren ekintza desberdinak eta egitaraua:

Gauerodisko

Alkohol eta tabakorik gabeko light diskoteka da. DJ bat izaten da musika jartzen gazteek dantza dezaten. Hilean behin, larunbatean ospatzen da, 20:00-23:00 ordutegian. Sarrera doakoa da.

Gauero

Gazteen interesekoak diren gaien inguruan antolatutako gau tematikoak dira. Bertan hainbat ekintza desberdin burutzen dira, eskulanak, lasterketak, talde-frogak… Larunbatero ospatzen da, 20:00-23:00 ordutegian. Sarrera doakoa da.

Jokogunea

Mahai-jolas eta bideojokoetan oinarritutako gaua da. Gazteak elkarrekin jolasteko aukera dute. Hilean behin, larunbatean ospatzen da, 20:00-23:00 ordutegian. Sarrera doakoa da.

Gauero +

Gaueko aisialdi programaren barruan, 18 urtetik gorakoentzako gazteentzat pentsatutako ekintza desberdinak: kontzertuak, kirol-txapelketak, antzezlanak… Sarritan, burutzen den ekintzaren arabera, 16 urtetik aurrerakoek ere parte hartu dezakete.
Hilean behin, ostiralean ospatzen da 23:00-2:00 ordutegian. Sarrera doakoa da.

Hitzorduari buruzko informazio gehiago

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…