Hemen zaude: Hasiera Agenda Ezohiko osoko bilkura

Ezohiko osoko bilkura

Ezohiko osoko bilkura
Noiz 2018/07/13
09:00 - 11:00
Non Udaletxea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Honen bidez dei egiten dizut Osoko Bilkurak egingo duen ezohiko bilerara etor zaitezen.

AZTERGAIAK
    
1.    2018ko maiatzaren 25ean egindako bileraren akta onartzea.

2.    Ezkontzeko ahalmena eskuordetzeko  apirilaren 26ko 2018/511 zk.dun Alkate Dekretuaren berri ematea. (18-80 esped.)

3.    Ondorengo Alkatearen Dekretuen berri  ematea:

-    Ekainaren 5eko 708/18 A.D. Transferentzia kreditu globala. 1. zk.dun espedientea. (18-1569 esped.)
-    Ekainaren 8ko 734/18 A.D. Kredituak gaitzeko 3. zk.dun espedientea. (18-1603 esped.)

4.    2017ko Kontu Orokorra onartzea. (18-1512 esped.)

5.    Ametx Erakunde Autonomoari adskribatu 2017an udalean erregistratutako ondasunak, hauek erabili, artatu eta administratzeko. (18-1740 esped.)

6.    2018ko udal aurrekontua aldatu. Kreditu transferentzien 1. zk.dun espedientea. (18-1126 esped.)

7.    Itxitako ekitaldietako fakturak onartzea eta ordaintzea. (18-1741 esped.)

8.    Bizkaiko Foru Aldundiarekin Nafarroa Eguneko Zentroan Eguneko Arreta Zerbitzua emateko Hitzarmena onartzea. (18-790 esped.)

9.    Eguneko Arreta Zerbitzuaren Erregelamendua hasiera batean onartzea. (18-900 esped.)

10.    Nafarroa Zentroan eguneko arreta emateagatik sortutako prezio publikoak arautzen duen ordenantza onartzea. (18-1171 esped.)

11.    Amorebieta-Etxanoko udalerrian gazteei etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak ematea arautuko duen ordenantza hasiera batean onartzea. (18-1106 esped.)

12.    Betarraganeko urbanizaziorako proiektuari dagozkion lanen kontratuaren berme gisa ezarritako abala zati batean egikaritzea. (12-927 esped.)

13.    Enpresetan lan kontraturik gabeko praktikak egiteko diru-laguntzak emateko Oinarriak (Udal Gaztedi Plana) arautuko dituen ordenantza hasiera batean onartzea. (18-1373 esped.)

14.    Amorebieta-Etxano udalerriko gazteei zuzenduta dagoen enpresa ideien lehiaketaren Oinarriak arautuko dituen ordenantza hasiera batean onartzea. (18-1374 esped.)

15.    Eskariak eta galderak

 

Amorebieta-Etxano, 2018ko uztailaren 10a.

ALKATEA

IZP: ANDONI AGiRREBEITIA ABENDIBAR