Hemen zaude: Hasiera Agenda "Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatua

"Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatua

Euskaraldia 2020. Doan
"Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatua
Noiz 2020/11/27
19:00 - 21:00
Non Zelaieta Frontoia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

"Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatua da. Lau bertsolarirekin batera bi musikari aritu ohi dira (saxoa+gitarra edo biolina + gitarra). "Ez da kasualitatea"ko lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira. Hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Denok emakumeak izate horretan derrigor dago intentzio bat. Gure helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean intentzio osoz antolatzen dugu "Ez da kasualitatea": umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.

Plazak mugatuak dira. Etortzekoa bazara bidali e-posta zornotzarrak.euskaraldia@gmail.com helbidera edo deitu/whatsappa bidali 688 836 894 telefono zenbakira. Bertan sarrera bakoitzeko saioaren izena, izen-abizenak eta telefono zenbakia jarri (datuak bakarrik erabiliko dira indarrean dauden segurtasun neurriak betetzeko).