Hemen zaude: Hasiera Agenda Euskal musikaren benetako istorioa

Euskal musikaren benetako istorioa

Musika - EZ DOK HIRU (Euskaraz)
Euskal musikaren benetako istorioa
Noiz 2018/05/11
20:15 - 20:15
Non Zornotza Aretoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Gure musika ondarea, altxor bat da, gure memoria historikoaren lekuko emozionala.

"Ez dok hiru", Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez... Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario.

Publiko helduari zuzendutako ikuskizuna da, umorezkoa eta euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean. Oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik.