Hemen zaude: Hasiera Agenda Erdu Olgetan

Erdu Olgetan

Egurrezko jolasak.
Erdu Olgetan
Noiz 2021/01/16
16:00 - 18:30
Non Zelaieta
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Erdu Olgetan 10 urtera arteko haurrei zuzendutako aisialdi programa da. Hilean behin, larunbatean ospatzen da eta hainbat jarduera garatzen dira bertan, hala nola tailerrak, jolasak, ikuskizunak, irteerak, txangoak… Ekintza edo jarduera hauek umeen adin desberdinera moldatzen dira, baina badaude familia osoarentzako pentsatuak izan daitezkeen ekintzak ere bai.
Erdu Olgetan programan parte hartzeko beharrezkoa da Ametx txartela aktibatuta izatea Ludoteka zerbitzurako, hau da, Ume txartela bezala.

Programaren ezaugarriak

Erdu Olgetan programa hilean behin ematen da, 6 eta 10 urte bitarteko umeei zuzenduta dagoelarik (2014-2011 bitartean jaioak). Parte hartzeko, derrigorrezkoa da Ametx txartela Ume txartela bezala aktibatuta izatea.
Bi txanda daude:
1. Txanda: 16:00-17:30
2. Txanda: 18:00-19:30

Irteera eta sarrera markatutako orduetan egiten da eta ezin da txandaren bitartean sartu edo irten. Gehienez, 27 ume hartuko dira txanda bakoitzean.

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…