Hemen zaude: Hasiera Agenda "Enkarguz! sormenaren ibaian"

"Enkarguz! sormenaren ibaian"

Amorebieta-Etxanoko jaietarako abestia.Doan
"Enkarguz! sormenaren ibaian"
Noiz 2020/02/06
20:15 - 20:15
Non Zelaieta Zentroa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Xabier Zabalak eta Andoni Egañak, elkarrekin, hamaika abesti sortu dituzte. Hilabeteotako lanketa hau oholtza gainean jorratzeko jauzia egin dute. Musikaren eta hizkuntzaren artisauei Alberto De Abajo gehitu zaie, ikuskizunaren alde bisuala zainduz. Publikoak, pantailaren bitartez sormenaren urratsak argiago jarraitzeko.

Helburua, kolorea, tonua… lore hostoak bailiran, publikoaren parte hartze ezinbestekoarekin orriulduko dituzte, Amorebieta-Etxanoko jaiei helduz, ezkutaturik bizi den abestia azaleratzeko. Enkargu guztiek, baina, badute bere erantzunkizuna… eta arriskua ere bai! Sormen prozesu batean une emankorrak eta idorrak izan direlako, ibaiaren ubidean bezala, itsasoratu arte.

Doan