Hemen zaude: Hasiera Agenda ELEIZETAN - BEGOÑA OLAVIDE & JAVIER BERGIA

ELEIZETAN - BEGOÑA OLAVIDE & JAVIER BERGIA

Begoña Olavide Erdi Aroko musikatik gaur egungo musikara ibilbide luzea egina duen artista da. 80ko hamarkadan goi mailako flauta titulua lortu zuen Madrilgo Kontserbatorioan eta espezializazio ikastaroak egin zituen Holandan, Jugoslavian eta Espainian. Perkusioa eta flamenko dantza ere ikasi zituen garai horretan, eta orduan piztu zion salterioak interesa. Tresna horrekin ari da harrezkero, teknika eta eskola propioa sorturik Carlos Paniagua luthierrarekin lankidetza estuan jardunda. Javier Bergia 80ko hamarkadan sortu zen belaunaldiaren ordezkari purua da kritikari askoren aburuz. Oso gazterik eutsi zion disziplina anitzak jorratzeari: gitarra, perkusioa, ahotsa, poesia eta konposizioa. Prestakuntza klasikoa eta musika etnikoa, folka, rocka eta sorkuntza poetikoan esperientzia biltzen ditu bere baitara. Olavide & Bergia bikoteak tradizioa eta sorkuntza berria uztartzen dituzte. Ahotsak, Erdi Aroko salterioa, gitarra akustikoa eta perkusioak biltzen dituen errepertorioa aurkeztuz, ahoz transmititu diren eta gaur egun ere oraindik oihartzuna duten musulmanen eta juduen tradizioen melodiak eta Espainiako olerkari nagusien testuak, egungo elementuak musikaren sorkuntzan, garapenean eta instrumentazioan zentzuz gehituz.
ELEIZETAN - BEGOÑA OLAVIDE & JAVIER BERGIA
Noiz 2019/05/19
12:30 - 12:30
Non Garitondoko San Isidro Baseliza
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Egitaraua

A LOS POETAS, BURLESCO Y OTRAS HIERBAS

LA NOVIA DESTRENZA EL PELO y EL AMOR HA TALES MAÑAS – testuak: Florencia Pinar (S.XV- XVI) Musika: Olavide & Bergia

MUCHO FAZ EL DINERO-Testua: Juan Ruiz “Arcipreste de Hita” (S.XIV) Musika: Olavide & Bergia

ESTABA LA NIÑA BLANCA Y LA ROSA ENFLORECE Herrikoia/popular

ME CASARÍA CONTIGO- Testua: Manuel Bretón de los Herreros (1796-1873) Musika: Olavide & Bergia

LA VIDA Y LA MUERTE – Testua: Calderón de la Barca (1600 – 1681) Musika: Olavide & Bergia

RIFQAN Y YÛL YÛL – Testua: Al-Shustarî de Guadix (1212-1269) Musika: herrikoia/popular

TRES COSAS ME TIENEN PRESO – Testua: Baltasar del Alcázar (1530-1606) Musika: Olavide & Bergia

ROSA DEL SOL – Testua: Ramón María de Valle Inclán (1866-1936) Musika: Olavide & Bergia

SI VERÍAS AL RATÓN Herrikoia/popular

FOLÍAS Y COPLAS – Testua: Doña Isabel de Vega (XVI) Musika: Olavide & Bergia

 

Autobusa doan Gudari kalea 11:45