Hemen zaude: Hasiera Agenda BIRRITAN BORTXATUA(Aldatzen laguntzen)

BIRRITAN BORTXATUA(Aldatzen laguntzen)

Antzerkia euskaraz. ZORNOTZA ARETOA. 65 min. Doan.
BIRRITAN BORTXATUA(Aldatzen laguntzen)
Noiz 2021/12/03
20:00 - 21:15
Non Zornotza Aretoa
Harremanetarako Telefonoa 946300650
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Nagore naiz, 44 urte ditut, eta oraindik ere ezin dut sinetsi niri horrelakorik gertatu izana.
Duela hiru urte, herriko jaietan, bortxatu egin ninduten. Ezaguna nuen mutil batek bortxatu ninduen.
Bere izena esatea ere kosta egiten zait.
Bai… barkatu… Mikel da bere izena”.

Nagorek beldurrak gaindituz, salaketa jartzea erabakitzen du. Orduan hasten da Nagoreren bigarren amesgaiztoa. Epaiketan zehar bizi eta sufritutakoak kontatuko dizkigu antzezlan honek, baita gizartearen partetik jasotako epaiak ere.

Fikziozko antzezlan honek errealitatean gertatutako hainbat bortxaketatan du oinarria. Interneten denon eskura eta ikusgai dauden epaiketa ezberdinetako testigantzetatik atera da informazioa.

Bortxaketa bat pairatu duen emakume bat da (Nagore) antzerki testu honen protagonista. Erasoari eta horren ondorio zailei nola aurre egiten dien jasotzen da bertan, eta epaiketa nola bizi duen erakusten da antzezlanean.

Bere hausnarketak, galderak, zalantzak eta beldurrak azalduko dira, bortxatua izan den unetik, salaketa jarri, albiste bihurtu, deklarazioak prestatu, epaiketa nola bizi eta epaia jaso bitartekoak.

Publikoak zuzenean eta gertutik ikusi, entzun eta sentitu ahal izango ditu Nagoreren bizipenak. Publikoa gertu, eszenatokia inguratuko dute publikoaren aulkiek. Antzezlana erdian taularatuko da eta 4 baflez inguratuta egongo da publikoa.

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…