Hemen zaude: Hasiera Agenda BIDAIA BARNE-MUNDURA (Zornotzako Musika Banda eta Oreka Reed Quintet)

BIDAIA BARNE-MUNDURA (Zornotzako Musika Banda eta Oreka Reed Quintet)

ZORNOTZA ARETOA. 60 min. 3€.
BIDAIA BARNE-MUNDURA (Zornotzako Musika Banda eta Oreka Reed Quintet)
Noiz 2022/04/09
20:00 - 20:00
Non Zornotza Aretoa
Harremanetarako Telefonoa 946300650
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Denboraldi honetan Zornotzako Musika Bandak bidaiatzeko aukera paregabea eskaini nahi du programatutako kontzertu bakoitzean. Jaio eta pixkanaka-pixkanaka hazten hasi ondoren, denboraldiaren helburua banda martxan dagoela argi aldarrikatzea da! Bidaia bakoitzak kontzertu mota ezberdin bat planteatzen du eta ibilbideetako batzuetan lehen mailako gonbidatuak eta Zornotzako Musika Banda-rentzat berariaz konposatutako obra berrien estreinaldiak izango dira entzungai. Bidaiarik laburrena, eta hala ere bereziena, 2022ko uztailean izango da, herriko artista gonbidatuen presentziarekin. Ba al daukazu hurrengo bidaierako tiketa? Bandarekin bidaian, 3, 2, 1… ¡ORAIN!

Hirugarren ibilbideak introspekzio bidaia eskainiko digu: barne hausnarketarako aukera. Aukera honetarako Musikenen bukatu berri duten Oreka Reed Quintet boskote gaztea izango dugu bakarlari gisa. Kasu honetan, sentimenduak eta emozioak uztartuko ditu Bandak. Gainera, Eduardo Moreno Euskal konpositore entzutetsuaren estreinaldizko obra bat ere joko du Bandak boskotearekin batera. Datorren guztia sentitzeko prest?

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…