Berbaldiak
Euskaraz hitz egin nahi duzu? Euskarazko harremanak zabaldu nahi dituzu? Egin zaitez Berbakide eta etor zaitez Berbaldietara!

Urrian BERBALDIAK programa martxan jarriko da. Askok badakizue zer den, baina oraindik ez badakizue: zer da BERBALDIAK programa?
- Euskaraz berba egiteko eta praktikatzeko gunea.
- Guztiz DOHAINIK.
- Lagun euskaldunak egiteko aukera.
- Taberna batean, kafe bat hartu eta euskaraz ikasten dabiltzanekin edota hobetu nahi dutenekin hitz egin; beti ere, euskaraz ondo dakitenen laguntzarekin (BERBALAGUNAK).
- Aste birik behin, ordubete.
Parte hartu nahi baduzu, eman izena Zelaieta zentroan, telefonoz deitu: 946 300 002 (121 luzapena), edo jarri harremanetan whatsapp bidez: 688 836 894
EUSKARAZ BE BAI!