Hemen zaude: Hasiera Agenda Amua (Axut! & Artedrama)

Amua (Axut! & Artedrama)

ZORNOTZA ARETOA. 70 min. 8€.
Amua (Axut! & Artedrama)
Noiz 2022/06/03
20:00 - 20:00
Non Zornotza Aretoa
Harremanetarako Telefonoa 946300650
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Anak bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Asko maitatu dute elkar eta maite dute elkar, baina zaila da intimotasun hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromatismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura, hezkuntza alde batera uztea, asteburu bakar batentzat bada ere.

Askatasunaren utopia azkenengoetan dela erran izan zaigu hainbatetan, baina, maitasunaren izenean, noraino joan gaitezke?

Kantuz eta irudiz, ikusleari bere lekua eskaini nahi zaio, hats hartze poetikoak minez, pozez, damuz edo ilusioz josiz.

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…