Hemen zaude: Hasiera Agenda “Ghero” – TARTEAN Teatroa

“Ghero” – TARTEAN Teatroa

Euskeraz
“Ghero” – TARTEAN Teatroa
Noiz 2019/12/21
20:15 - 20:15
Non Zornotza Aretoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

GHERO: Azken euskalduna, Euskaltzaindia eta TARTEAN TEATROAren arteko elkarlanetik sortzen da, Akademiaren mendeurrenaren harira.

3000 urtea. Euskara desagertzeko zorian dago. Azken euskaldunak izkin egin nahi dio halabeharrari.
Benetako misterioa ez da gure hizkuntzaren jatorria, ezbada bere biziraupen harrigarria.
3000 urtean euskara egongo al da?
Ghero, kondairen kondaira bat, euskararen biziraupen harrigarriari buruz. Ghero, hizkuntza baten bizirauteko amorrua. Ghero, bizirik irauteko grinari buruzko istorio bat
Hizkuntz preindoeuropear txiki baten biziraupenaren mirariarekiko harridura, miresmena, nahasmena, konplizitatea…
Bederatzi istorio, bederatzi antzerki poema, euskeraren planetaren inguruan orbitatzen. Antzezlan emozionantea, originala, dibertigarria, harrigarria eta estetikoki ausarta


TARTEAN Teatroa
Dramaturgia egilea: Patxo Telleria
Zuzendaritza: Jokin Oregi
Antzezleak: Mikel Martinez, Patxo Telleria, Iñaki Maruri, Olatz Ganboa, Ane Pikaza
Jantziak eta Eszenografia: Ana Garay
Musika egilea: Iñaki Salvador
Argiztapena: David Rodríguez
Diseinu grafikoa: Paradox
Kartelaren argazkia: Mikel Alonso
Ekoizpena: TARTEAN Teatroa

Iraupena: 80´
Sarrera: 8 €

Sarrerak salgai hemen