Bilaketaren emaitzak

2 elementuk betetzen dituzte zure irizpideak.
"Los hermanos Sisters"
Non kokatuta Agenda
ELEIZETAN - BEGOÑA OLAVIDE & JAVIER BERGIA
Begoña Olavide Erdi Aroko musikatik gaur egungo musikara ibilbide luzea egina duen artista da. 80ko hamarkadan goi mailako flauta titulua lortu zuen Madrilgo Kontserbatorioan eta espezializazio ikastaroak egin zituen Holandan, Jugoslavian eta Espainian. Perkusioa eta flamenko dantza ere ikasi zituen garai horretan, eta orduan piztu zion salterioak interesa. Tresna horrekin ari da harrezkero, teknika eta eskola propioa sorturik Carlos Paniagua luthierrarekin lankidetza estuan jardunda. Javier Bergia 80ko hamarkadan sortu zen belaunaldiaren ordezkari purua da kritikari askoren aburuz. Oso gazterik eutsi zion disziplina anitzak jorratzeari: gitarra, perkusioa, ahotsa, poesia eta konposizioa. Prestakuntza klasikoa eta musika etnikoa, folka, rocka eta sorkuntza poetikoan esperientzia biltzen ditu bere baitara. Olavide & Bergia bikoteak tradizioa eta sorkuntza berria uztartzen dituzte. Ahotsak, Erdi Aroko salterioa, gitarra akustikoa eta perkusioak biltzen dituen errepertorioa aurkeztuz, ahoz transmititu diren eta gaur egun ere oraindik oihartzuna duten musulmanen eta juduen tradizioen melodiak eta Espainiako olerkari nagusien testuak, egungo elementuak musikaren sorkuntzan, garapenean eta instrumentazioan zentzuz gehituz.
Non kokatuta Agenda